Matxista izatea egotzi diote Navarra Sumako Javier Labairuri

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 15a, 15:11

Eremu urdinaren inguruko eztabaidan, EH Bilduko zinegotzi emakumeak zeudenez, alderdi abertzalearentzat "garrantzi gutxiko" afera dela ondorioztatu du hiritar segurtasunerako zinegotziak.

Eremu urdinaren gaia aztertzeko Iruñeko Udaleko batzordean, beste gai bat ere izan dute eztabaidagai. Navarra Sumako Javier Labairuk iradoki du EH Bildun "gai garrantzitsuei" buruz "alfa arrak" aritzen direla, eta eztabaidan Eva Aranguren eta Maider Beloki zeudenez, ondorioztatu du alderdi abertzalearentzat garrantzi gutxiko afera dela eremu urdinarena. Matxismoa leporatu diote alderdi guztiek, eta azkenean barkamena eskatu du. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!