Eremu urdinaren aurka agertu dira Txantreako bizilagunak eta merkatariak

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 15a, 14:52

Ordainpeko aparkalekurik ez ezartzeko eskatu diote Iruñeko udalari, baina Navarra Sumak eta PSN-k ez dute aintzat hartu eskaria. Txantrean, Sanduzelain eta Arrotxapea osoan ezarriko dute, irailetik aurrera.

Navarra Sumak eta PSNk bat eginik Txantreako merkatariek eta bizilagunek egindako eskaera baztertu dute. Kezkatuta daude, udalak kotxeak aparkatzeko eremu urdina ezarri nahi duelako auzoan. 90 dendari eta merkatari elkartu dira, ia auzoko guztiak, eremu urdinak mesede baino kalte eginen diela salatzeko. Iñigo Gonzalezek hitz egin du zinegotzien aurrean. Azaldu duenez, Txantreako etxe gehienek ez dute parkinik, beraz, bertako bizilagunak zigortuta izanen dira, ordainpeko aparkalekuarekin.

EH Bilduk babestu egin du Txantrearren aldarrikapena. Eva Arangurenek azaldu duenez, Arrotxapean, eremu laranja zabaldu zenean bezala, informazio eta bizilagunekin eztabaida prozesu bat egin behar da. Zentzu berean mintzatu da Geroa Baiko Javier Leoz, eta informazioa eta eztabaida beharrezkoak direla aldarrikatu du.

Ezezkoa jaso dute Txantrearrek, baina, Hiritar segurtasunerako zinegotziaren aldetik. Javier Labairuk, eramu urdinak mugikortasuna sustatzen duela aipatu du. PSNko Xabier Sagardoi zinegotziak, berriz,  ezetzaren pankarta berreskuratzea leporatu dio EH Bilduri haren ezezkoa argudiatzeko. 

Matxismoa egotzi diote Navarra Sumako Labairuri

Batzordean beste gai bat ere izan dute eztabaidagai. Navarra Sumako Javier Labairuk iradoki du EH Bildun "gai garrantzitsuei" buruz "alfa arrak" aritzen direla, eta eztabaidan Eva Aranguren eta Maider Beloki zeudenez, ondorioztatu du alderdi abertzalearentzat garrantzi gutxiko afera dela eremu urdinarena. Matxismoa leporatu diote alderdi guztiek, eta azkenean Labairuk barkamena eskatu du. 

<blockquote class="twitter-tweet"><p lang="eu" dir="ltr">????????Hau da J. Labairu da, Na+ zinegotzia, garabia ordaindu ez zuena eta &quot;Messiren ezpainzapia&quot;rena. Berarentzat, Herritarren Segurtasuneko titularra: @ehbilduirune|ko emakumeek ez daramate gai garrantzitsurik. MATXISMO ADIBIDE ONARTEZINA. Entzun eta balora ezazue????<a href="https://twitter.com/hashtag/StopMachismo?src=hash&amp;ref_src=twsrc%5Etfw">#StopMachismo</a> <a href="https://t.co/fRsnEiSeYT">pic.twitter.com/fRsnEiSeYT</a></p>&mdash; EHBildu Iruñea (@ehbilduirunea) <a href="https://twitter.com/ehbilduirunea/status/1404739830391660548?ref_src=twsrc%5Etfw">June 15, 2021</a></blockquote> <script async src="https://platform.twitter.com/widgets.js" charset="utf-8"></script>

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!