Lagun batek Noam Chomsky-ren liburu bat oparitu zion orain hiru urte Petti musikari beratarrak. Lana asko interesatu zitzaion, eta sarean aurkitu zituen pentsalariaren hamar manipulazio estrategiak. Hortik abiatuta, bizi dugun gizarteari begirada kritikoa jarri dio azken lanean.
Horiek hartuta osatu ditu Harkaitz Canok kantuen hitzak. Guztira hamar estrategia dira, eta hamar dira egin dituzten kantuak, ironiarekin eta umore beltzarekin.
Azken hogei urteetan bezala Igor Telletxea, Iñigo Telletxea eta Joseba Irazoki izanen ditu ondoan, Kantu eta Hitza zikloko kontzertuan.