Coworkidsek hiriko kanpaldiak egingo ditu uztailean eta abuztuan, 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 8a, 13:25

Coworkids programak udako kanpaldiak egingo ditu uztailean eta abuztuan. 760 plaza eskainiko ditu, 3 eta 18 urte haur eta gazteentzat

Iruñeko Udalaren Coworkids programaren udako kanpaldiak uztailaren 5etik abuztuaren 20ra bitartean egingo dituzte eta, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako kanpaldiak ere eskainiko dituzte. Ohiko kanpaldiez gain, tematikoak ere antolatu dituzte, hipikara eta igerilekuetara joateko, edota  planetaren zaintzari lotutakoak.

Maria Caballero Gizarte Zerbitzuetako, Gizarte Ekintzako eta Kiroletako zinegotziak aurkeztu du programazioa.

Lehen kanpaldi hauek aldiriko tren ibilbide baten moduan diseinatu dituzte, adin talde bakoitzarentzat geltoki bat ezarrita. Lehen geldialdia uztailaren 19tik abuztuaren 9ra izango da, haur txikienentzat. Bigarren geldialdia 6 eta 12 urte bitartekoentzat izango da, uztailaren 19tik abuztuaren 20ra. Hirugarrena hipikako kanpamentu bat izango da, uztailaren 5etik 17ra. Laugarrena Aranzadiko igerilekuetan izango da, uztailaren 19tik 30era. Eta bosgarren geldialdia abuztuaren 9tik 20ra izango da, nerabeentzat.

Izen-ematea ekainaren 14an hasiko da, 010 edo 948 420 100 telefonoetan, eta hilaren 23ra arte iraungo du. Gaikakoetan izena emateko, berriz,  beste egun batzuk itxaron beharko da, eta telefonoz edo whatsapp bidez egingo da kasu horretan ere.

Informazio guztia www.coworkidspamplona.es webgunean dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!