Pertsona Migratuentzako Informazio Guneak, beste kolektibo batzuekin batera, elkarretaratzea egin zuen atzo gazteen egoera salatzeko. 21 eta 32 urte bitarteko hogei bat gazte dira, gehienak mutilak eta magrebtarrak, egoera administratibo irregularrean daude eta erroldatu gabe.
Azaldu dutenez, hiriko espazio "ez-seguruetan" egiten dute lo, horietako batzuk abandonatutako eraikinetan, eta baldintza osasungaitzetan. Informazio gunera hurbildu direnak hogei bat gazte dira, baina gehiago daudela ohartarazi dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!