Electroaceros-eko langileek greba mugagabea abiatuko dute bihar

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 31a, 13:00

Enpresa Iruñeko Astibiafamilia ezagunak kudeatzen du.

Electroaceros enpresak 37 langile ditu, gehienak 50 urtetik gorakoak, eta bizitza osoa daramate enpresan lanean. "Urte hauetan guztietan, enpresa honek aurrera egin badu,  hori izan da neurri handi batean haietako bakoitzaren ahaleginagatik eta dedikazioagatik", azaldu du LAB sindikatuak.

Enpresa Iruñeko Astibiafamilia ezagunak kudeatzen du. Kudeaketa horrek gorabeherak izan ditu, baina LABetik (2 delegatu) zein ELAtik (1), langileen ordezkari gisa, salatu nahi dugu azken urteetako kudeaketa negargarria izan dela.

Azken urteetan langileen ordezkaritza sindikalak behin eta berriz eskatu dio enpresari mahai baten bueltan esertzeko, lantegiaren zein langileen etorkizunaz hitz egiteko. Baina hori egin beharrean, kudeatzaileek enpresa hiltzen utzi dute. Beraien irtenbide bakarra langileak erasotzea izan da, galerak transmititzen zizkieten bitartean, ABEEE ekonomiko bat aplikatzen saiatu ziren -kontsulta-aldian atzera bota behar izan zutena- eta hortik gutxira soldatak nabarmenki jaisten zien funtsezko aldaketa bat aplikatzen saiatu ziren, baina langileen batasun eta borrokarekin atzera bota zen. Eta hori guztia gertatzen zen bitartean, familiak une horretan bertan fabrika zuzentzeko jarritako bazkidea urtean 80.000 euro baino gehiago kobratzen ari zen; eta hori gutxi balitz bezala, Astibia familiak enpresaren bitartez bere lokal batean edukitzeagaitik 75.000 euroko auto alokairu bat kobratzen zuen.

Egoera honaino iritsita, azkenengo bost nominak atzerapenarekin kobratu dituztenez eta azkena oraindik kobratu ez dutenez, langileek greba mugagabea hastea erabaki dute, pairatzen ari diren egoerari irtenbide duin bat emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!