Lan esplotazio kasuak ekiditeko bitartekoak eskatu dituzte AZ Ekimenak eta SOS Arrazakeriak

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 28a, 08:26

Alde Zaharreko bizilagunek ez dute esklabutzaren konplize izan nahi. Argi adierazi zuten atzo arratsaldean San Nikolas kalean Castillo de Javier hotelaren aurrean egindako elkarretaratzean. 

Iruñeko Castillo de Javier hotelean sei urtez gertatutako lan-esplotazioa salatu zuten, eta halako kasuak gertatu ez daitezen bitartekoak ezartzeko galdegin zuten. Bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri berri diote Juan Carlos Cipresi, Iruñeko Castillo de Javier hoteleko zuzendariari. Emakume bat sei urtez eduki du atseden egunik gabe lanean. Bulgariakoa da, eta sei urte horietan garbiketa gelan egin du lo. Biktimak zaurgarritasunaren ezaugarri guztiak zituela azpimarratu zuten SOS Arrazakeriak eta AZ Ekimenak. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!