32 urteko gazte bat zendu da Iruñean, auto batek harrapatuta

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 28a, 07:55

  • Gidaria, 26 urteko gizonezkoa, atxilotu egin dute, eta zuhurtziagabekeria larriagatik homizidioa eta alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzea egotzi dizkiote. Istripua gertatu den lekutik alde egin du. Epailearen esku utziko dute larunbat honetan.
  • Hildakoa Pablo Salinas Cervera da, Diario de Navarrako fotomekanika saileko langilea.

Gauerdian gertatu da istripua Donibane auzoko Martin Azpilkueta kalean. 32 urteko gaztea oinezkoen pasabide semaforizatu bat zeharkatzen ari zen, Baiona etorbidetik zetorren auto batek harrapatu duenean. 80 metro ingurura jaurti zuen kolpeak, eta berehala zendu zen.

26 urteko gazte bat ari zen autoa gidatzen, eta istripuaren lekutik alde egin zuen ezbeharraren ondoren. Arga ibaiaren ondoan aurkitu du Udaltzaingoak, autoan ziren beste hiru gazterekin batera. Lau bidaiariak identifikatu eta polizia-etxera eraman dituzte.

Gidaria atxilotu egin dute, eta lau delitu egotzi dizkiote: zuhurtziagabekeria larriagatiko homizidioa, alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzea, ausarkeriaz gidatzea eta istripua izan den lekutik joatea, biktimari behar bezalako arretarik eman gabe.

Udaltzaingoaren atestatuen taldeak auzia ikertzen jarraitzen du, eta litekeena da goizean zehar atxilotua epailearen esku uztea.

Diario de Navarrako langileek elkarretaratzea egin dute 13:00etan, Pablo Salinas hil duen dueluaren seinale.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!