Hipika ekitaldiaren inguruko azalpenak ematea sahiestu du Navarrak Sumak

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 18a, 14:22

Maria Caballero kirol delegatuaren azalpenak eskatu dituzte EH Bilduk eta Geroa Baik. Navarra Sumak, baina, oposizioa kritikatzeko baliatu du agerraldia. Navarra Sumaren irudia zikindu nahi izatea egotzi die, gainerakoen irudia zikintzeko datuak ateraz. 

Iruñean inoiz egin den hipika ekitaldirik jendetsuena agindu du Navarra Sumak. Irailean egin nahi du, baina itxura txarra hartu diote jardunaldiari EH Bilduk eta Geroa Baik. Udaleko Hirigintza zinegotzia Nafarroako hipika Federazioko kidea da eta UPNko zinegotzi ohi eta parlamentari ohi bat Amaia Otamendi arduratzen da proiektuaz.

Caballerok zehaztu duenez udalak ez dio Amaia Otamendiren arkitektura bulegoari ezer eskatu. Zizurko zaldi zentroak egin du. Baina udalak eskatu dio zentro horri jardunaldia antolatzeko.

35.000 euro bideratuko ditu Iruñeko Udalak ekimenera, eta babeslea izanen da ez antolatzailea. Bihar prentsaurrekoa eskainiko du udalak xehetasun gehiago emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!