23 urteko iruindar bat hil da auto istripuz, Erriberrin

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 17a, 15:54

Pertsona bat hil da eta bi zauritu N-121 errepidean, Erriberri udalerrian, izandako zirkulazio-istripu batean. Zaurituetako bat egoera kritikoan dago.

Ezbeharra N-121 errepideko 39,4 kilometroan gertatu da, 13:00ak aldera, bi ibilgailuk aurrez aurre jo dutenean. Hildakoa 23 urteko iruindarra da.

Istripuaren lekura Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu dira, anbulantziaz eta SOS Nafarroako helikoptero medikalizatuaz gain, eta bi zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.

Errepide berean 41. kilometroan beste istripu bat gertatu da, goizaldean. Bi autok aurrez aurre jo dute eta lau pertsona zauritu dira ezbeharrean. Tafallako osasun etxera eraman dituzte horietako hiru eta laugarrena larriago, Nafarroako Ospitalera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!