'Eman Zesarri Zesarrena' liburua aurkeztuko dute gaur Katakraken

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 12a, 10:26

Joxe Iriarte Bikila-ren liburu berria aurkeztuko dute egileak berak eta Hedoi Etxarte hitzaurrearen idazleak, 19:00etan. Biolentziaren errelatoaren inguruko gogoetak biltzen ditu. 

Joxe Iriarte Bikila-k haren liburu berria aurkeztuko du gaur Katakraken: Eman Zesarri Zesarrena, biolentziaren inguruko “errelatoaz” zenbait burutazio jasotzen dituena.

Bikilaren irudiko, zenbait esparrutan euskal gatazka armatuaren inguruan irakurketa bakarra zabaldu nahi izan da: oinarria terroristen eta demokraten arteko borroka izan zela, eta azkenean demokratak gailendu zirela.

Hark ez du horrekin bat egiten; horregatik, biolentziaren inguruko bere ikuspegi, gogoeta eta unean uneko jarrerak bildu ditu liburuan. Ibilbide politiko bat egin du estrategiaz estrategia, azalduz ETAk zer ibilbide egin duen garai bakoitzean, eta bera non kokatu den ibilbide eta estrategia horiekiko. 

Beraz bada, zentzurik onenean, bizitzako zikloaren amaieran, militante batek atzera begira beti garrantzitsu jo duen gai baten inguruan egiten duen irakurketa bat. Eta ordea, testuak badu gaitasuna maila teorikoan nazioartean eta gurean indarkeriaz egin diren irakurketak integratzeko.

Hedoi Etxartek egin du liburuaren hitzaurrea. Haren ustez, kontrakoa irudi dezakeen arren, Euskal Herrian behar baino gutxiago aztertu, landu edo hitz egin den gai bat da biolentziarena, eta horri ekarpena egitera dator Bikilaren lana. 

Katakraken emanago dituzte xeheatsunak gaur, Bikilak eta Etxartek, arratsaldeko 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!