Gizon bat espetxeratu dute Iruñean, 2015ean sexu-eraso bat egiteagatik

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 11a, 13:03

2019ean beste bi erasorengatik salatu eta atxilotu zuten 55 urteko gizonezkoa. Arrasto biologikoak alderatuz ondorioztatu dute 2015ean bera izan zela sexu-erasoen egilea.

Espainiako Poliziak 55 urteko gizonezko bat atxilotu du Iruñean, 2015ean 21 urte zituen emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Atxiloketa egiteko, polizia zientifikoak gertakarien tokian aurkitutako ustezko egilearen arrasto biologikoei buruz egindako txosten genetikoa funtsezkoa izan da.

Sexu-erasoa 2015. urtearen hasieran gertatu zen. Biktimak gizon batek goizaldean egindako bi sexu-eraso salatu zituen, eta xehetasunez deskribatu zuen deklarazioan. Arrasto biologikoak aztertu zituzen, baina ez zuten bat egin poliziak datu basean zituen laginekin.

2019an, Salaketen eta Herritarren Arretarako Bulegoak adingabe baten salaketa jaso zuen. Haren arabera, gizon batek prostituziora bideratutako eskaintza eta iruzkin lizunak egin zizkioin. Haren deskribapen fisikoa eman zuen biktimak. Familia eta Emakume Unitateak ikerketa bat hasi zuen. 

Deskribapen fisikoan, bi gertakarien espazio-denboraren hurbiltasunean eta ekintzen izaera sexualean oinarrituta, beste emakume batek aurkeztutako salaketa batekin lotu zuten gaia. Salaketa horretan, gizonezko batek bizi zen atariko beiratean keinu lizunak egin zizkiola adierazi zuen. Bi salaketak jarri eta egun batzuetara, emakumeak berak ohartarazi zuen gizona bere etxetik gertu zegoela, eta UFAMeko agenteek aurkitu eta atxilotu egin zuten.

DNA profilak bilatzeko eta erkatzeko teknologia aurreratuari esker, ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten. Analisi Zientifikoen Unitate Zentralak egindako analisien arabera, bat zetozen 2015ean egindako sexu-erasoaren ustezko egilearen profil genetikoarekin.

Horrenbestez, ustezko egilea identifikatu eta Iruñean bizi zela egiaztatu ondoren, ustezko egilea aurkitu eta atxilotzeko dispositibo bat abiarazi zen. Atxilotua jarduneko epaitegiaren esku utzi dute dagoeneko, eta espetxeratzeko agindua eman du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!