Zaragoza etorbidean merkatal gunea erakitzearen alde bat egin dute Navarra Sumak eta PSNk

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 7a, 08:35

Azpilagainako, Arrosadiko eta Iturramako bizilagun eta merkatarien iritziari kontra eginez, bi futbol zelairen tamaina hartu dezakeen merkatal gune erraldoi bat eraikitzeko Udal Plana aldatuko du Iruñeko udalak.

Bi proiektu izan zituen atzo udalbatzak mahai gainean, Zaragoza etorbiderako: 600 etxebizitza eraikitzea, horietatik bi heren babes ofizialekoak edo merkatalgune handi bat baimentzea. Azpilagainako, Arrosadiko eta Iturramako bizilagun eta merkatarien iritziari kontra eginez, bigarrenaren alde egin dute PSNk eta Navarra Sumak. 

Udal plana aldatuko du Iruñeko Udalak, etorbidean bi futbol zelairen tamaina hartu dezakeen merkatal gune erraldoi bat eraikitzeko. Gogor kritikatu dute erabakia EH Bilduk eta Geroa Baik. Etxebizitzak eraikitzeko aukera baztertu eta prozesua herritarren parte hartzea kontuan hartu gabe garatu izana salatu dute oposizioko taldeek. 

Merkatal gunea ezartzen Zizur Nagusia aurreratu daitekeela uste du Navarra Sumak eta horrela arrazoitu du haren jarrera. Sozialistentzat, aldiz, zarata da etxebitzitzarik ez eraikitzeko zio nagusia.

El Sario eta Jamyda Patrimonios enpresek aurkeztu dituzte merkatal guneak ezartzeko proiektuak. Super Mabo supermerkatuen eta Inurrieta bodegaren jabe Juan Maria Antoñana Latienda eta Gorraizko golf zelaiko presidente izandako Antonio Borda Uriz daude enpresa horien atzean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!