EH Bildu "aldaketarako trensa eraginkorrena" dela defendatu du koalizioak

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 5a, 13:19

Nafarroan "indar politiko determinantea" izan dela azpimarratu dute Bakartxo Ruiz parlamentariak eta Joseba Asiron Iruñeko zinegotziak, koalizioaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldian.

Hamarkada bete da gaur Auzitegi Konstituzionalak 2011ko udal eta foru hauteskundeetara aurkezteko aukera eman ziola koalizioari. Auzitegi Gorenak Alderdien Legearen zerrendak baliogabetzeko hartutako erabakiaren aurka egin zuen horrela, aldeko sei boto eta kontrako bost botorekin. Taldearen "parte-hartze politikorako eskubidea" urratu zela uste du Konstituzionalak.

Duela hamarkada bat eskuinak "inposiziotik eta harrokeriatik" agintzen zuen Iruñean eta Nafarroan, EH Bilduren iritziz. Baina, herritarrengandik gertu egonda, "bestelako gobernantza eredua" posible dela erakutsi kolizioak, politikariek gaur eguerdian egindako ekitaldian azpimarratu dutenez: "Hamar urteotan funtsezko eragile politikoa izan gara". Iruñeko kasua jarri dute adibide: "Posible egin dugu eskuinari aurre egitea, ustelkeriak argitaratzea, guztion eskubideak erdigunean jartzea, politika feministak sustatzea edota politika sozialetan erreferente izatea". Etorkizunari begira, hori errepikatzea dute helburu.


 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!