EH Bilduk 10. urteurrena ospatuko du bihar

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 4a, 17:28

Bihar hamarkada beteko da Auzitegi Konstituzionalak 2011ko udal eta foru hauteskundeetara aurkezteko aukera eman ziola koalizioari.

Auzitegi Gorenak Alderdien Legearen zerrendak baliogabetzeko hartutako erabakiaren aurka, hartu zuen erabakia Auzitegi Konstituzionalak. Aldeko sei boto eta kontrako bost izan zeiren. Taldearen "parte-hartze politikorako eskubidea" urratu zela uste du Konstituzionalak.

EH Bilduk asteazken honetan ospatuko du urteurrena, Iruñean, 12:00etan, eta Joseba Asiron eta Bakartxo Ruiz izango dira bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!