Israelek atxilotutako Juana Ruiz ekintzailearen askatasuna eskatuko dute gaur Iruñean

Euskalerria Irratia 2021ko api. 29a, 17:31

Duela bi astetik kargurik gabe du atxilo Israelek bilbotarra. 20:30ean izanen da elkarretaratzea, Gazteluko Plazan.

Joan den apirilaren 13an atxilotu zuten Palestinako Osasunerako Lan Batzordeetako langile humanitarioa atxilotu zuten Israelgo okupazio indarrek. 1984tik bizi da Belenen, eta astelehen honetan agertu da Zisjordaniako auzitegi militar baten aurrean. Israelgo auzitegi militar batek beste astebetez luzatu du hare atxiloketa. Armadaren arabera, talde terrorista batekin lotura izateagatik ikertzen ari dira, baina justizia militarrak ez du akusazio formalik aurkeztu. Israelgo agintariek ez zioten Espainiari atxiloketaren berri eman.

Internazionalistak Auzolanean, Askapena, ELA, LAB, Alternatiba Nafarroa, Nafarroako osasun platafoma eta beste talde zenbait batu dira protestara. 

Irudia

Unidas Podemos, ERC, eh Bildu, PSOE, EAJ, JxCat, Compromis, BNG, Más País-Equo, Cup eta NC alderdietako diputatuek gutun bat bidali dute Israelgo enbaxadara, Juana Ruiz langile humanitarioa berehala aske uztea eskatzeko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!