Iruñeko Arrotxapea auzoan miaketak egin ditu gaur goizean Espainiako Poliziak, eta oraigoz zortzi gazte atxilotu ditu. Material informatikoa, suziriak eta pegatinak eraman dituzte. Ahotsa.info atariak aditzera eman duenez, talde kriminal bat osatzea leporatzen diete, Iruñeko epaitegi batek emandako atxilotze aginduan azaltzen denez.
Zortzi atxilotuak Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoaren egoitzara eraman dituzte, eta 16:30ean oraindik ezin izan dute defentsekin egon. Arrotxapeko gaztetxeko Twitter kontutik zabaldu dutenez, ez dituzte gaur askatuko.
[EGUNERAKETA] 2 atxilotu gehio daude oraingoz. Guztira 8 pertsona daude eta dirudienez gaur ez dituzte askatuko. pic.twitter.com/lFRmyjhk96
— Errotxapeako Gaztetxea (@ErrotxaGTX) April 27, 2021
Atxiloketak salatu eta atxilotuak askatzea aldarrikatzeko elkarretaratzea eginen dute, 20:00etan, Arrotxapeko Plaza Gorrian, Erasoen aurrean klase elkartasuna lelopean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!