Sanferminei buruzko iragarpena "aldebakarrekoa" izan dela kritikatu du oposizioak

Euskalerria Irratia 2021ko api. 26a, 15:01

Herritar Gaietarako Batzordeari Sanferminetako Mahaia aurretik deitzeko eskatu zion udalbatzaren gehienagoak. Iruñeko Udalak mahaia bildu baino lehen egin du iragarpena.

Iruñeko Udaleko EH Bilduren taldeak adierazi duenez, "Enrique Maia alkateak aurten Sanferminak izango ez direla iragarri izanak, berandu iristeaz gain, beste behin ere erakusten du nola jokatu behar duen iragarpena egiten duen eskuineko hirukoak, Sanferminetako Mahaia deitu aurretik ere, osoko bilkuraren gehiengoak eskatu bezala, eta taldeei jakinarazi die ordu bete lehenago. Eta ez argitu urteko akatsak errepikatuko dituen ala ez". 

Iruñeko Udaleko Geroa Bairen taldeak, bestalde, kritikatu egin du "Enrique Maia alkateak San Fermin jaiak bertan behera utziko dituela iragarri izana, Sanferminetako Mahaiari galdetu arte erabaki hori hartuko ez zuelako konpromisoa bete gabe". Ohar batean, udal taldeak adierazi duenez, "apirilaren 15eko osoko bilkuran oposizioko taldeek adierazpen bat aurkeztu zuten, alkateari Sanferminei dagokienez une oro jarrera zuhur eta arduratsua izateko eskatuz".

Iruñeko PSNk adierazi duenez, Sanferminak bertan behera uzteko erabakia "egokiena" izan da, "bizi dugun egoera epidemiologikoa eta kutsatzeen gorakadak dakarren arriskua ikusita".  Hala ere, ohar batean azaldu duenez, "alkateak, beste behin ere, Udalbatzaren gehiengoaren aurka egin du", izan ere, "Herritar Gaietarako Batzordeari Sanferminetako Mahaia aurretik deitzeko eskatu zion, festan parte hartu zuten sektoreei erabakia iragarri baino lehen informazioa emateko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!