2013ko Aldapako sanferminetan kendutako materiala itzuliko dio Udaltzaingoak jai batzordeari

Euskalerria Irratia 2021ko api. 26a, 13:47

Zortzi urte igaro ostean, berreskuratuko dituzte mahaiak, aulkiak, musika-ekipoa, hozgailuak, edariak…

2013an, Auzogune festa gunean jarritako Aldapako sanferminak ospatzeko beharrezko materialak konfiskatu zituen Iruñeko Udaltzaingoak. Zortzi urteren ondoren, apirilaren 27an, Jai Batzordeari zein honek kontratatutako enpresa desberdinei hartutako materiala itzuliko diete.

Auzokideek gogora ekarri dutenez, Enrique Maiaren udal gobernuaren "mehatxu, debeku eta oztopo guztien gainetik", auzoak 2013ko Auzogunearen instalazioarekin aurrera jarraitu zuen. "Festetako larunbat goiz hartan, ordea, polizia munizipalak istiluen aurkako polizia espainiarraren babesaz, eraikitako guztia suntsitu zuen, material guztia eramanez. Herrikoia, ahatik, ezin izan zuten eraman". Horrenbestez, egun hartan bertan jaietarako espazio bat berreraiki zuten. "Auzoaren indar erakusketa horri esker, Auzoguneak jaien parte izaten jarraitu du azken urteetan zehar".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!