Hiru ordutan agortu dira 70.200 PamplonaUp bonuak

Euskalerria Irratia 2021ko api. 23a, 08:16

Eguerdian jarri dira bonuak salgai eta lehenengo bost minututan 1,2 milioi aldiz klikatu dute erabiltzaileek webgunean.

Udalak jarritako plataforma ez da nahikoa izan eskariari erantzuteko. Erabiltzaile asko kexu agertu dira plataformara sartzea ezinezkoa egin zaielako. Bonua eskuratu dutenak berriz, pozik. %30eko deskontua izanen dute hiriko 825 saltokitan. Pertsona bakoitzak gehienez 15 bonu eros zitzakeen eta bonu bakoitzeko 14 euro ordaindu dira, baina 20 euroko erosketa egin dezakete orain. Iruñeko Udalak 420 mila euro bideratu ditu horretara. Ekimenaren bidez gutxienez 1,4 milioi euroko gastua egingo da Iruñeko tokiko negozioetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!