Euskal presoen aferarentzako "irtenbide politikoak" eskatu dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko api. 19a, 09:15
Larunbateko manifestazioko ekitaldia. (@SortuNafarroa)

Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren karietara, Sortuk manifestazioa egin zuen larunbatean Iruñean, euskal presoen askapena eskatzeko. 

Larunbatean, apirilaren 17an, Preso Politioken Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren karietara, Sortuk manifestazioak egin zituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Euskal preso politikoen auzia “konpontzeko” unea dela uste du alderdiak; “arazo politikoetarako konponbide politikoak” ezartzeko unea.

Euskal preso, erbesteratu eta deportatu politikoak "gatazka politiko baten ondorio" direla salatu zuten larunbateko manifestazioko deitzaileek; “neurri politikoak” aplikatu dizkietela, “euskal independentismoa kaltetzeko".

Nabarmendu zuten azken urteetan ezker abertzaleak eta euskal gizarteak gatazkaren konponbiderako pausu esanguratsuak eman dituztela, eta Espainiak ezin duela beste alde batera begiratzen jarraitu: konponbiderako eta elkarbizitza demokratikorako erabakien ardura berea dela. Eta horrek, Sorturen aburuz, “preso politikoen askatasuna” eskatzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!