Euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko manfiestazioak egingo ditu Sortuk bihar

Euskalerria Irratia 2021ko api. 16a, 11:04
Biharko manifestaziora deitzeko margoketa bat, Iruñean.

"Arazo politikoetarako konponbide politikoak" behar direla aldarrikatuko dute. Iruñean, Sarasate pasealekutik abiatuko da martxa, 17:00etan, 'Askatasuna' lelopean.

Bihar, apirilak 17, Preso Politioken Nazioarteko Eguna da, eta horren karietara, Sortuk manifestazioetara deitu du Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Euskal preso politikoen auzia “konpontzeko” unea dela uste du alderdiak; “arazo politikoetarako konponbide politikoak” ezartzeko unea.

Euskal preso, erbesteratu eta deportatu politikoak "gatazka politiko baten ondorio" direla salatu dute Sorturen Kontseilu Nazionalak eta Euskal Preso Politikoen eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko hainbat kidek, agiri bateratu batean. "Neurri politiko eta kolektiboak aplikatu dizkiete, euskal independentismoa kaltetzeko".

Nabarmendu dute azken urteetan ezker abertzaleak eta euskal gizarteak gatazkaren konponbiderako pausu esanguratsuak eman dituztela, eta Espainiak ezin duela beste alde batera begiratzen jarraitu: konponbiderako eta elkarbizitza demokratikorako erabakien ardura berea dela. Eta horrek, Sorturen aburuz, “preso politikoen askatasuna” eskatzen du.

Horri lotuta, hain zuzen ere, Askatasuna leloa jarri diete biharko manifestazioei. Iruñekoa Sarasate pasealekutik abiatuko da, arratsaldeko 17:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!