Iruñeko Udalaren asmoa da Foruen plazako tuneletatik txirrindulariak oinez pasatzea; tartea estua denez, oinezkoekin arazorik ez izateko. Horretarako jarritako ikurrek, ordea, ez dute askorik lortuko, ez baitute legezko oinarririk.
Irudian, bizikletatik jaitsita agertzen da txirrindularia, baina bide-seinale hori ez dago arautua, eta ez du legezko baliorik. Iruñeko Udalak bizikletatik jaitsiarazi nahi baditu txirrindulariak tarte horretan, bizikleten zirkulazioa debekatzen duen ikurra jarri beharko du.