Chill Mafia eta Ben Yarten lehenengo kontzerturako sarrerak agortuta, beste bi antolatu dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko api. 14a, 15:20

Zentralen eskainiko dituzte ekainaren 5ean eta 6an. Sarrerak salgai daude.

Sold out-ak pilatzen ari dira Chill Mafiako kideak eta Ben Yart. Berpizkundea bira abiatu berri dute.  Zentralen ekainaren 4rako antolatu zuten kontzertua, eta berehala saldu dituzte sarrera guztiak. Gaur iragarri dute beste bi saio eskainiko dituztela hurrengo egunetan: ekainaren 5ean eta 6ean, leku berean. Sarrerak 15 euroan daude salgai.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!