Mariano Benlliureren obra da, eta gaur egun Nafarroako Jauregian dago. Bi erakundeek duela urtebete egindako ikerketen arabera, erronkariar tenorearen iloba batek Udalari emandako eskultura izan daiteke pieza artistiko hau. Jorge Urdanoz Kultura eta Berdintasun Saileko zuzendariak horrela azaldu dio gaur Herritarren Gaietarako Batzordeari.
Ikerketa partikular batek lotu zuen hasieran Nafarroako Jauregian ikusgai dagoen brontzezko eskultura horren existentzia Udal Artxiboan Gayarreren familiaren dohaintzari buruz dagoen dokumentazioarekin. Hortik aurrera, joan den urtearen amaieran, bi erakundeak harremanetan jarri ziren beren txostenak alderatzeko eta elementuaren jatorria zehazteko. Ondasunaren titulartasuna zehazteak ez du zertan zertan destinoa aldatu.
Duela gutxi, partikular baten erreklamazioaren aurrean, Nafarroako Arartekoak jakinarazi zuen udalak harremanetan jarri eta informazioa eman ziola gobernuari gai horren inguruan, eta azken horri gomendatu zion bustoa udalari itzul ziezaiola, "zantzu nahikoak" daudelakoan.