Ur-hornidura berrezarri dute Arrotxapean, hodi bat matxuratu ondoren

Euskalerria Irratia 2021ko api. 13a, 14:05

Joaquin Beunza eta Sartze kaleen arteko bidegurutzean gertatu da ezbeharra. Hogei atari izan dira ur hornidurarik gabe.

Iruñerriko Mankomunitatea sareak berritzeko egiten ari den lan batzuek eragin dute haustura. Joaquin Beunza eta Sartze kaleen arteko bidegurutzean gertatu da.

Hausturaren ondorioz, ur-ihesa sortu da eta gune horretan hornidura eten da. Guztira, 20 etxebizitza-atari kaltetu dira auzoko sei kaletan: Zaraitzuko Esparza kalea 1, 2, 3 eta 4; Ezkaroz kalea 3; Jaurrieta kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8; Joaquin Beunza kalea 20; Pedro de Alejandría kalea 2.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!