Etxez etxeko arreta zerbitzuaren udaleratzea lehengoratuko du Maiak

Euskalerria Irratia 2021ko api. 12a, 15:21

Navarra Sumak laukoaren beste proiektu bat atzera bota du zerbitzua enpresa publiko batek kudeatuko duela iragarri du.

Iruñeko Udalak etxez etxeko arreta kudeatzeko modua aldatuko du. Zerbitzua "hobetzeko", Maria Caballero Gizarte Zerbitzu, Gizarte Ekintza eta Kirol zinegotzi delegatuaren esanetan. Iruñeko Udalak SAD Pamplona Sociedad Limitada enpresa publikoa sortzea erabaki du, 3.000 euroko kapital esklusiboa Iruñeko Udalarena duena. 

Aurreko gobernu-taldeak bultzatutako sistema kritikatu du. Langileak udal-plantillan sartu zituen Joseba Asiroren udal taldeak.  Etxeko Arretarako udal-taldea "aurreikuspenik gabe" eta arrazoi "politiko eta ideologikoagoekin" egin zela salatu du. Aldaketa onartzeko PSNren babesa izatea espero du osteguneko osoko bilkuran Navarra Sumak.

Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua lizitazio publiko bidez kontratatutako enpresa baten laguntzarekin sozietate publiko baten bidez ematen zuen lehen ere udalak. 2017ko urtarrilean erabaki zen udalaren esku uztea, eta, horren ondorioz, zerbitzuaren kostua handitu egin da (gastua % 44 igo da) eta emandako zerbitzuak murriztu egin dira (orduak % 21 jaitsi dira), Udalak zerbitzua ebaluatzeko eskatutako auditoretzak jasotzen duenez.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!