Duela 20 urte hasi zen Iturrama institutoko jolastokia estaltzeko eskaria. Bertako ikasleek, euritik babesteko tokirik gabe, auzoko Lopez frontoira jo dute askotan. Zuzendaritza ezberdinak pasa dira ikastetxetik, kontseilari asko Nafarroako Gobernutik. 2020ko aurrekontuetan zuzenketa sartu zuen EH Bilduk obra hauek ordaintzeko eta lau hilabeteren ostean gaur zabaldu dute. 392.000 euroko aurrekontua izan du.
Carlos Gimeno, Hezkuntza Kontseilaria, izan da Iturrama Institutoan. Berako Toki Ona institutoan, Leitzako Amazabalen, Doneztebeko San Miguel eskolan, Villatuertako San Veremundo eskolan, Berbinzanako Arga Ibaia eskolan eta Burlatako Ermitaberrin, antzeko obrak eginen dituela iragarri egin du.