dalak eta Nafar Ateneoak XV. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketarako dialdia zabaldu dute. Apirilaren 30eko 14:00ak arte irekita egogno da lanak aurkezteko epea, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere. Lehiaketak 3.000 euroko saria ezartzen du kategoria bakoitzean, eta, horrez gain, gaztelaniazko eta euskarazko poema sorta irabazleak argitaratuko ditu.
Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute poesia sari honetan, beren nazionalitatea edozein dela ere, baldin eta aurkeztutako lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatzita badaude.
Aurkeztutako lan guztiek argitaragabeak izan behar dute, aurretik beste poesia lehiaketa batzuetan saririk lortu ez izandakoak, eta une honetan beste poesia lehiaketa batean ez daudenak. Aurreko urteetan saritutako pertsonek ezin izango diraberriro aurkeztu. Gaia eta forma libreak izango dira, baina 400 eta 800 bertso arteko luzera izango dute lanek.
Posta ziurtatuz edo posta elektronikoz
Aurkeztu nahi diren lanak posta ziurtatuz bidali beharko dira Nafar Ateneora. Lanak posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira. ateneo@ateneonavarro.es helbidera. Formatuari eta entregatzeko moduari buruzko informazio guztia udalaren webgunean dago.
Epaimahaiaren erabakia ekainean argitaratuko da eta apelaezina izango da. Bidalitako lanak ezingo dira erretiratu lehiaketan zehar, eta saritzen ez diren lanak ez dira itzuliko; erabakia publiko egitetik bost egun igarotzen direnean suntsituko dira.
Aurreko edizioan 475 olerki jaso ziren, iaz baino ia %30 gehiago. Veronica Aranda gaztelaniazko 'Cobalto oscuro' lanarekin eta Oihane Zuberoa euskarazko 'Bidaia (h)ariketak' lanarekin irabazi zuten.
Aurkeztutako lanetatik 457 gaztelaniaz idatzita zeuden eta 18 euskaraz, hiru baino ez ziren iritsi postaz, internet izanik sorkuntzak aurkezteko bide nagusia. Europa eta Amerikako hogei herrialde baino gehiagotatik bidalitako lanak iritsi ziren.