Juan Mari Etxabarri euskal preso arrotxapearra aske geratu da

Euskalerria Irratia 2021ko api. 6a, 09:36

Sortuk manifestazioa egingo du apirilaren 17an, 'Preso Politikoen Nazioarteko Egunean', hego euskal herriko hiriburuetan, presoen etxeratzea eskatzeko.

Juan Mari Etxabarri Garro euskal preso nafarra aske geratu da, 23 urtez kartzelan egon ostean. Gaur egun, Sevilla II kartzelan betetzen zuen zigorra Etxabarrik. Arrotxapeko bizilaguna da, eta 1998tik kartzelan zegoen ETAko kide izatea egotzita.

2013an gose-greba egin zuten euskal presoetako bat izan zen, 31 egunekoa, Sevillako espetxean pairatzen ari ziren espetxe-baldintzen aurka, batez ere osasun-asistentzia faltagatik. Etxabarri urgentziaz ospitaleratu behar izan zuten Sevillako Virgen Macarena ospitalean, pneumonia bat zuela, eta, ondorioz, koagulo bat zuen birikan. Hamabost kilo baino gehiago galdu zituen.

Etxebarri Arrotxapean atxilotu zuten 1998ko martxoan, Iñaki Armendariz eta Jesus Mari Gómez Ezkerrorekin batera, eta denbora luzez isolamendutik gertu egon zen, eguneko 24 orduetatik 22 ziegan eman zituen eta ezin izan zuen jarduerarik egin. Ikasketak utzi behar izan zituen, etengabeko komunikazio-murrizketak zirela eta. 1999an, Iruñeko zinegotzi hautatu zuten Euskal Herritarrok erakundean, eta Udala eratzeko osoko bilkurara eraman zuten.

Sortuk manifestazioa egingo du apirilaren 17an, 'Preso Politikoen Nazioarteko Egunean', hego euskal herriko hiriburuetan, presoen etxeratzea eskatzeko. "Elkarbizitza demokratikoa lortzeko, euskal preso, erbesteratu eta deportatu politiko guztien etxeratzea ezinbestekoa dela adierazi du alderdiak. Iruñeko manifestazioa arratsaldeko bostetan izanen da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!