Datorren asteko larunbatean hasi eta ekainaren amaierara arte, bi saio eskainiko dituzte hilabetean. Zuzenean eta online jarraitu ahal izanen da jaialdi musikala. Sarrerek hamar euroko prezioa izanen dute. Lehenengo saiorako eskuratu daitezke dagoeneko, eta 50 daudela ohartarazi dute, sare sozialen bitartez.