Benetako aparkaldia ordaindu beharko dute gidariek Iruñean

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 16a, 13:53

Telpark aplikazioan 'star-stop' aukera aktibatzea erabaki du Iruñeko Udalak, aho batez.

Gidariek Iruñeko aparkaleku mugatuetan aparkatuta egon behar duten denboragatik bakarrik ordaindu beharko dute, eta ez orain arte bezala. Horretarako, Herritarren Segurtasunaren arloak behar diren neurriak hartuko ditu Telepark aplikazioan 'Star-Stop' aukera aktibatzeko. Aukera horren bidez, ordaindutako baina erabili gabeko denbora erreala itzul daiteke.

Hala erabaki du astearte honetan Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordean, aho batez, EH Bilduk aurkeztutako proposamen baten ostean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!