Oharbatean azaldu dutenez, "Ez dakigu noiz gozatu ahal izango ditugun berriro sanferminak, baina zalantzarik gabe, itzultzen direnean, lehenak izango gara haien alde lan egiten eta ekarpenak egiten, hiriko beste eragile politiko, sozial eta festiboekin batera. Horregatik, jai-geldialdi hau aprobetxatzen dugu, gu ere gelditzeko, airea eta indarrak hartzeko, gure barne-hausnarketan zentratzeko eta, denbora baten buruan, berriro martxan jartzeko, hemendik urtebetera munduko festarik onenak berriz ere egin ditzagun".