Bihar eta martxoaren 18an greba eginen dute Douglas-eko langileek

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 11a, 17:04

Douglaseko langileek 2019an egindako greba, artxiboko irudian. (CCOO)

Hamar langile kaleratu eta Itaroa eta Donibaneko dendak itxi nahi ditu Douglas enpresak. Bihar elkarretaratzea eginen dute, eguerdian, Karlos III etorbidean.

Douglas enpresak kaleratzeak eta Espainiako 45 denden itxiera aurreikusten dituen lan erregulazio espedientea aurkeztu du. Nafarroan Itaroako eta Donibaneko dendak itxi nahi ditu, eta hamar langile kaleratu. Hori dela eta, martxoaren 12an eta 18an bi greba egun eginen dituzte, ELA sindikatuak deituta.

Douglasen gehiengoa duten UGT sindikatuaren ustez, "enpresak enplegu-erregulazioko espedientea justifikatzeko alegatutako arrazoiak ez dira justifikatu, eta aurkeztutako bideragarritasun planak alde batera uzten ditu langileak". Greba babestu du.

Enplegu-erregulazioko espedienteari erantzunez, UGT, CCOO eta USO sindikatuek proposamen sorta bat aurkeztu dute "enplegua defendatzeko eta ahalik eta denda gehien ixtea saihesteko". Hala, "emaitza ekonomiko positiboa duten dendak ez ixtea" eta "emaitza negatiboak izan arren garrantzi estrategiko berezia duten dendak ez ixtea" proposatu dute, "bakarrak direlako probintzia edo eremu geografiko garrantzitsu batean".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!