Zezen plazan terrazak ezartzea aztertuko du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2021eko martxoaren 11

Plaza inguruan bost karpa jartzea proposatu du Navarra Sumak eta EH Bilduk, berriz, zezen plaza barruan nahi ditu.

Iruñeko zezen-plazan terrazak ezartzea aztertuko du Iruñeko Udalean. Bihar ospatuko den Covid-19 Batzorde Berezian udal taldeek bi proposamen jasoko dituzte.

Herritarren Segurtasunerako Sailak egin du proposamenetako bat: Estafeta kaleko ostalari batzuen eskaerari erantzunez zezen plazaren inguruan bost karpa jartzea aurreikusten du.

Bigarren ekimena EH Bilduren udal taldeak proposatu du: Gabonetako azokan gertatzen den bezala, plaza  terrazak hartzen dituen gune gisa erabiltzea planteatzen du

Bilduk Miserikordia Etxearekin akordio batera iristea proposatu du, "betiere pandemiaren denbora-eremuaren barruan, Alde Zaharreko edo inguruko ostalaritzarako, terraza jartzeko aukerarik ez badute".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!