Miren Asiain iruindarrak egin du Itzulia lasterketaren kartela

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 10a, 19:00

Euskadi Literatura Sariaren ilustratzaile irabazleak egiten du txirrindularitza probaren kartela. Itzulia aurten ez da Nafarroatik igaroko.

Miren Asiain Lora artista iruindarrak egin du Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketaren 60. edizioa iragarriko duen kartela. Apirilaren 5etik 10era egingo da lasterketaren aurtengo edizioa, publikorik gabe, eta ez da Nafarroatik igaroko.

Duela hiru urte, Euskadi Literatura Saria lan literarioen ilustrazioaren arloan irabazten duen artistak izaten du Itzuliko kartela egiteko ardura. Miren Asiain Lorak 'Un millón de ostras en lo alto de la montaña' lanarengatik jaso zuen Euskadi Literatura saria: "Ideia garatzen hasi nintzenean, bi protagonista nituen buruan, paisaia eta txirrindulariak. Txirrindulari horiek, gure paisaiak zeharkatuz eta pedalei eragiten imajinatu nituen, oharkabean pasatzen ez diren paisaietan zehar, eta argi txiki gisa pentsatu nituen, agian izar iheskorrak edo txinpartak balira bezala".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!