Ahotsa, pianoa, txeloa eta gitarra lotzen dituen kontzertu eszenikoa da hiru musikari horiek eskainiko dutena. Hiru sortzaileek, musikaren historiara igaro diren hainbat musikari ezagunen kantuen bertsioak eskainiko dituzte.
Bizitzako edo ibilbideko uneren batean, beren garaiko politika, kultura edo ohiturekiko "ez zuzenak" izan ziren emakumeak dira hautatu dituztenak; hala nola, Janis Joplin, Chavela Vargas, Nina Simone, Dolly Parton edota Maria Callas.
Ikuskizuna josten duten testuek begirada desberdin bat osatuko dute, XX. eta XXI. mendeko artista horien bizitza pertsonal edo profesionalen alderdi ez oso ezagunak eskaintzeko.
Sarrera dohainik da, baina gonbidapena eskuratu behar da, leihatilan, ikuskizuna hasi baino erdi lehenago.