M8

Mugimendu feministako kide bat atxilotu dute Parlamentuan

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 8a, 12:24
Argazkia: Ahotsa.info

Nafarroako Parlamentuan kateatu dira hainbat manifestari. Foruzaingoak ospitale gunera eraman du emakumea, besoan min hartu duelako atxilotu dutenean.

Iruñeko Udalatxe plazan protesta egin ondoren, Nafarroako Parlamentura gerturatu dira mugimendu feministako kideak eguerdian. Parlamentuko atariko leihoetako barretara lotu dira hainbat manifestari, gainerakoek "gora borroka feminista" oihukatzen zuten bitartean. Pankarta bat zabaldu dute parlametuaren atarian, eta une batean protestarien aurka oldartu dira foruzainak. Manifestarietako bat atxilotuta sartu dute parlamentura. 

Atxilotua askatzeko eskatu du Iruñerriko mugimendu feministak sare sozialetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!