2021/03/18 19:30 - 20:30

"LETRAKIDE" POESIA EMANALDIA: Castillo Suarez

"LETRAKIDE" POESIA EMANALDIA: Castillo Suarez
Civican liburutegia, Iruñea

Poesia egitea xaflatxozko soineko bat janztea denean. Castillo Suárez

“Askotan iruditzen zait xaflatxozko soineko bat janztea bezalakoa dela poesia idaztea. Sekula jantziko ez genukeena, baina deigarria egiten zaiguna aldi berean. Poesiari diogun beldur hori nerabezaroan kendu
nuen nik, Mondadori argitaletxeko poemaliburuxkak irakurtzen nituenean, eta deigarriak zitzaizkidan esaldiak kopiatzen nituenean. Uste dut antzeko zerbait egiten jarraitzen dudala: esaldiak, tokiak, berriak, argazkiak, kantak… horiek guztiak hartu eta xaflatxozko soinekoa janzten dut, inguruan dudanaren kolorea hartzen duena. Eta ez dit beldurrik ematen esaten badidate ez dutela ulertzen, baina barrenera iristen zaiela nik idatzitako zerbait, eta ez dakite azaltzen oso ongi zergatik. Izan ere, ni poesia irakurle amorratua naiz, eta gauza bera gertatzen zait”.

Castillo Suárez (Altsasu, 1976) Euskal Filologian lizentziaduna da, eta euskara teknikari gisa lan egiten du Sakanako Mankomunitatean. Mugarri estaliak (Susa,2000), Spam poemak (Elkar, 2004), Bala hutsak (Elkar, 2006), Souvenir (Elkar,2008) eta Urtebetetze festa (Elkar, 2012) poema liburuak argitaratu ditu.

Edonork parte har dezake, aldez aurretik izena emanda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!