70 positibo atzeman dituzte eta tasa %3,7ra igo da

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 5a, 09:42

Murchante eta Iruñeko Sanduzelai auzoak pilatu dituzte kasu gehien, 5 kutsadurarekin.

Nafarroak 70 kasu positibo atzeman ditu Covid-19gatik ostegun honetan, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera, 1.895 proba (PCR eta antigenoak) egin ostean, eta horrek %3,7ko positibotasun tasa utzi du.

Igoera txiki bat izan da aurreko egunarekin alderatuta. 62 kutsatze izan ziren asteazkenean. Aurretik 60 kutsatzetik behera atzeman dira: joan den ostegunean, 50 (%3,18), ostiralean 45 (%2,4) larunbatean 46, igandean 42 (%5,4), astelehenean 59 (%3,4) eta asteartean 57 (%2,75).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!