Zabalza auzia argitu dadin eskatu du aho batez Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 5a, 09:02

Geroa Bairen adierazpenak Navarra Suma, EH Bildu eta PSNren babesa izan du.

Iruñeko Udalak adierazpen bat onartu du ostegun honetako osoko bilkuran, "Mikel Zabalzarekin duela 35 urte gertatutakoa argitzeko", Intxaurrondoko kuartelean Orbaitzetako gaztea torturatuta hil zela dioten audioen edukia ezagutu ostean. Ekimena Geroa Baik aurkeztu zuen eta Navarra Suma, EH Bildu eta PSNren babesa izan du.

Navarra Sumak CESID taldeko goi-agintari baten eta Guardia Zibileko kapitain baten arteko elkarrizketak ikertzeko proposamena egin zuen. Elkarrizketa horietan, Mikel Zabalza Guardia Zibilaren kuartelean torturatuta hil ote zen aipatzen zuten. Ekimenak sozialisten babesa ere izan zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!