Navarra Sumari euskararen erabilerari buruzko "ebazpenak betetzera behartzeko" eskatu dio auzitegiari EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 4a, 14:21

Koalizio abertzaleak "Iruñeko milaka eta milaka euskaldun diskriminatzen jarraitzea" salatu du.

Iruñeko Udaleko EH Bilduren taldeak eskaera bat aurkeztu dio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Navarra Suma "behartu" dezan "udalaren sare sozialetan profilen tratamendu elebidunari buruz organo horrek berak emandako ebazpenak betetzera".

Idatzi horren bidez, koalizio abertzaleak kritikatu egin du Navarra Sumak "ia zortzi hilabete daramatzala erakundeen profiletan euskarari dagokion tratamendua aplikatu gabe, nahiz eta iazko uztailaren 20an irizpide elebiduna ordenantzan adierazitako zentzuan aplikatzea agindu, hau da, euskarri bera bi hizkuntzatan eta ez hizkuntzaren arabera bereizitako euskarrietan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!