Torturaren aurkako protestaren amaierarako azpiegitura ezartzea debekatu du Navarra Sumak

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 4a, 13:35

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak atzo torturaren aurkako martxaren hasiera puntua aldatu zuen. Baluarte plazan hasiko da eta beste ibilbide bat izango du.

Iruñeko Udalak debekatu egin die deitzaileei Sarasate pasealekuan megafonia-ekipoa jartzea eta azken ekitaldirako agertokia jartzea, 15 egun lehenago jakinarazi ez dela argudiatuta.

"Adierazpen askatasunari zuzenean erasotzen dioten ageriko trabak, eta salaketa soziala, kasu honetan tortura, isilaraztea helburu dutenak", salatu dute Nafarroako torturatuen saretik, eta "errealitate hori ezkutatzen jarraitzeko saiakerak ez duela desagertzea lortuko, ezta Nafarroako erakundeei horri buruzko ikerketa ofizial bat egiteko gure eskaera isilaraztea ere".

Hori dela eta, larunbatean Iruñean kaleak hartzeko deia luzatu diote Nafarroako gizarteari, ikerketa ofizial bat eskatuz eta aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzea exijituz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!