Portestaren antolatzaileek adierazi dutenez, pandemia hasi zenetik, “jazarpen poliziala nabaria” izan da Mendillorriko kaleetan: “Normaltasun berriarekin batera, auzokideen gaineko eta, batez ere, gazteon kontrako egoera lazgarriak pairatzea normala bihurtu da”. Auzoko gazteen egunerokotasunean “poliziaren presentzia, identifikazioak, mehatxuak, isunak, sarekadak, gazteoi buruzko gezurrak eta difamazioak” ohikoak bihurtu direla salatu dute.
Gazteen ustez, poliziaren presentzia horrek eta "agenteen jarrera autoritarioak" tentsio giroa sortu du auzoko herritarren artean. Azken hilabetean hamabi sarekada egin ditu poliziak, eta azken hiru asteburuetan, gutxienez, bost.
Uste dute ez dela kasualitatea gazteak izatea muntaiaren erdigunean daudenak; haien hitzetan, pandemiaren hasieratik “saldu” nahi izan baitute haien “irudi desitxuratu eta arduragabea, errundutzat jarriz”. Koronabirusaren aitzakiapean, haien bizitzen gaineko kontrola indartu eta haien askatasunen murrizketak sustatu dituztela diote.
“Uniformedun horiek zabaldu duten beldurra, intseguritate eta ezinegona eguneroko ogia bilakatu da. Horregatik gazteoi daogkigu kalera irtetea gure oinarrizko eskubide eta askatasunen defentsan”, laburbildu dute.
Manfiestazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da, Mendillorriko Termometroaren biribilgunetik.