Haur eskoletan izena emateko hitzordua eskatzeko epea zabaldu dute

Euskalerria Irratia 2021eko otsailaren 24a

Aldez aurreko hitzordua eskatu behar da Iruñeko haur eskoletan izen emateko. Izena aurrez emateko epea martxoaren 1etik 15era izango da. 

Iruñeko Udal Haur Eskolak erakunde autonomoak ireki du dagoeneko 2021 – 2022 ikasturteari begira 0-3 urte bitarteko adingabeek hiriko haur-eskola publikoetan izena emateko hurrengo kanpainarako aurretiazko hitzordua eskatzeko epea. Martxoaren 15era arte eska daiteke hitzordua, hiru bide erabiliz: 948 420 098 telefonora deituz edo online Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan (www.pamplona.es) edo erakunde autonomoaren webgunean bertan (www.pamplona.es/escuelasinfantil).

Iruñeko haur eskola publikoetan izena aurrez emateko epea martxoaren 1etik 15era izango da. Aurten ere, aurreinskripzio hori egiteko behar den dokumentazioa autobus-geltoki zaharrean emango da, zehazki, Tutera kaleko 4. zenbakiko beheko solairuko nasetako batean. Datorren ikasturterako aurreinskripzioari, haur-eskolei, hizkuntza-ereduei, tarifei edo puntuen baremazioari buruzko informazio guztia erakunde autonomoaren webgunean kontsulta daiteke: www.pamplona.es/haureskolasinfantil. Bertan, 'Iruñeko haur eskola publikoetan sartzeko gida. 2021/22 ikasturtea)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!