AEKk kanpaina abiatu du diru ekarpenak jasotzeko, Korrikaren galerari aurre egiteko

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 23a, 19:57

Korrika ezin denez aurten egin, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! kanpainak abiarazi du euskaltegien sareak. Horretaz gain,  AEK-k 45 herritan ekitaldiak antolatu ditu martxoaren 28rako, Korrikak amaitu behar zuen egunerako. 

Korrika ez da euskara sustatzeko ekinbidea soilik, AEKrentzako finantza iturri ere bada, eta aurten ekarpen hori gabe geratzea kolpe itzela da.

Ekitaldiez gain, Euskal Herriko hiru administrazioei ere gutun bana bidaliko die AEK-k apirilean. Duela 55 urte Rikardo Arregik Euskaltzaindiari helarazi zion gutunaren oinarria gogoratu du Alizia Iibarren AEKko koordinatzaileak. Orduko hartan, helduen alfabetatzearen eta euskalduntzearen garrantziaz ohartarazi zion Arregik akademiari, eta arlo hori sustatzeko premia nabarmendu. Gutun hori ardatz hartuta, hiru erakundeei gogoraraziko die AEK-k euskalduntze prozesuaren normalizazioan urratsak egiteko garaia dela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!