Hilean behin biltzen da talde hau Ateneoaren egoitzan euskarazko poesia jorratzeko asmoz. Gaurko bilkura, ordea, ezohiko tokian eginen dute: Emakumeen Etxean, laster ospatuko den Emakumeen eguna dela eta. Arratsaldeko 19.00etan hasiko den saio honetara zeuden toki guztiak hartuak dira jada, baina bilera internet bidez jarraitu ahal izanen da.