Piedra, metal, Egurre! izenburuarekin, eskolak azken urteotako ziklo hauen ikasleen lan on batzuk ikusgai jarri ditu. Martxoan, altzari ikusgarriak, aldabak, zur tailaketak zein harrizko eskulturak, besteak beste, ikusi ahal izanen dira. Artelan berezien artean, bat nabarmentzeagatik, Kosk altzaria, David Gracia Altamirak diseiñatu eta egindako tiradera, Bertizko zedroaren egurrarekin. Bertizko Zedro bera Eskultura eta Ebanisteria zikloetan egin ohi diren lankidetza proiektuetako bat da. Lankidetza horiei ezker, Nafarroan zehar instalatutako lan horien guztien berri ematen du erakusketak.
Ikusteko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera 18:00 - 20:30 eta larunbatak: 12:00 - 14:00. Gainera, ordutegitik kanpo ikusteko aukera dago, Gaztediaren Etxeko arduradunei bertan eskatuz gero. Horrez gain, eta nahi izanez gero, hurrengo astelehenean, martxoak 1, 12:00tik - 14:00etara erakusketako arduradunak bertan egonen dira lanak erakusten