Bizilagunentzat 234 aparkaleku jarriko dituzte Arrosadian

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 22a, 13:24

Blas de la Serna eta Ultzama Ibaia kaleen artean ezarriko dute aparkalekua.

Iruñeko Udalak 234 aparkaleku jarriko ditu Arrosadian, eta 6.545 m2-ko orube bat egokituko du bizilagunentzat. Auzoaren hegoaldean dago, Blas de la Serna eta Ultzama Ibaia kaleen artean.

Aparkaleku berria egiteko, 5.000 m3 lur baino gehiagoko mugimendu-lanak egin beharko dira, baita drainatzeak, kaleen zoladura, argiteria publikoaren instalazioa, itxitura perimetrala eta seinaleztapen-pintura ere. Udaberri amaieran hasi eta uda ondorenerako bukatuta egongo diren lanak egitea aurreikusi dute. Gaur goizean, Tokiko Gobernu Batzarrak esku hartzea burutuko duen enpresa kontratatzeko lizitazioa onartu du, 285.620,40 euroko hasierako prezioan.

Aparkaleku berri horiek eginen dituztee Manuel de Falla, Rio Urrobi eta Río Irati kaleak oinezkoentzat jartzeagatik beste 200 plaza desagertu direlako, eremu horretako sareak berrantolatzeko eta berritzeko proiektuaren barruan. Dornierrek, Eremu Urdinaren enpresa emakidadunak, egindako azterketen arabera, desagerrarazitako plazak batez ere egoiliarrek betetzen zituztenez, Iruñeko Udalak hurbileko beste espazio bat bilatu du auzotarren beharrei erantzuteko.

Arrosadia auzoan espazio librerik ez zegoenez, udalak, bere ondare-orubeen artean, hurrekotasunagatik egokiena zela adierazi zuen. Etorkizuneko disuasio-aparkalekua egingo den tokia (5. poligonoko 2192 partzela) 'zuzkidurazkoa' da, Iruñeko Udal Planaren arabera. Plazen eskaera konpentsatzeko planteatutako irtenbidea Hirigintzako gerentziak, Herritarren Segurtasunaren Arloak eta Proiektu Estrategikoen, Mugikortasunaren eta Iraunkortasunaren Arloak baliozkotu dute. Aparkaleku horrek doako disuasio-aparkalekuen multzo bat sendotzen du. Aparkaleku horien perimetroa Zaragoza etorbidea, Mochuelo kalea, Blas de la Serna kalea eta Ultzama ibaia dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!