ELAk ohartarazi du El Vergeleko langileak zentroa uzten ari direla

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 17a, 12:40

Egungo zaintzaile gerontologikoen %80 aldi baterakoa da. Egoera langileentzako "jasanezina" da, sindikatuaren iritziz, zuzendaritzak baldintzak okertu dituelako.

"Pertsonarengan zentratutako arreta" deitutako aldaketa prozesuan murgilduta dago El Vergel zahar etxea. 2019ean hasi ziren langileak eredura egokitzeko trebatzen; baina, ELA sindikatuak ohartarazi duenez, "aldez aurretik abisatu eta planifikatu gabe, lantokiaren funtzionamendua erabat berrantolatu zuen zuzendaritzak", pandemia iristearekin batera. Langileen txandak aldatu zituzten, lanaldiak aldatu eta sortu eta egoiliarren profil berriak gaineratu.

Horrek langileen lan-karga "nabarmen handitu" duela azaldu du sindikatuak, eta salatu du plantillak ez zirela egokitu egindako aldaketetara, ezta antolaketa berrira ere: "Horrek, Covid 19ak eskatzen dituen garbiketa- eta desinfekzio-zereginekin batera, higadura nabarmena ekarri die langile guztiei".

Egoera "jasanezinaren" ondorioz, sindikatuak ohartarazi duenez, zentrotik joan dira horretarako aukera izan duten langile guztiak lekualdaketa-prozesuen bidez. "Gaur egun, El Vergel zentroan Zerbitzu Orokorretako plantillaren ia %100 eta zaintzaile gerontologikoen %80, aldi baterako kontratatuak dira".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!